XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ama izpiritualaNormalean, beharra dendatik kanpora sentitzen da.
Gehienetan etxean.
Kasu honetan, hipermerkatuak berak erakusten dizkigu beharrak eta premiak.
Hiper delakoa ama izpirituala bihurtzen da.
Erosle arruntarentzat ariketa atsegina da.
Apal batean pateak daude.
Mutil gazte hark berehala utzi zituen ikasketak.
Hamalau urterekin hasi zen lanean.
Iaz hipermerkatuan sartu zen eta
Koaderno, lapitz eta goma haiek oroipen zaharrak ekarri zizkioten burura.
Koaderno bat hartu zuen eskuetan.
Koaderno horrek urtebete egingo du laster mutilaren mesanotxean. Oraindik garbi-garbia dago.
Gauzak ezgauza bihurtzen diraBatzutan beharra ezbehar bihurtzen da eta gauzak ezgauza.
Baina jende arruntak ez du hau kontutan hartzen.
Horrelakoentzat hipermerkatuak bi alderdi on ditu: dena bertan daukazu eta prezio merkeak izaten dira.
Lehen gauza ez da egia osoa.
Hipermerkatu gehienak urrun samar egoten dira, eta hara joateko ere astia hartu behar da.
Prezio aldetik, berriz, denetik dago.
Produktu batzu moduan daude, baina ez denak.
Pertsona ezagunak, giro atseginaOrain bost hilabete Bizkaiko Aurrezki-Kutxak inkesta egin zuen erosleen artean.
Hauxe izan zen erresultaturik nabarmenena: ehuneko larogeita hamarrek denda tradizionalak nahiago ditu.
Eta inkesta horren arabera, arropa eta zapatak erosteko, bizkaitar gehienek Bilboko Alderdi Zaharrera jotzen dute.
Janariak, haltzariak edo elektrodomestikoak erosteko, berriz, herri edo auzoetako dendak nahiago dituzte.
Dirudienez, erosle arruntari pertsona ezagunei erostea gustatzen zaio.
Denda horietan giro atsegina aurkitzen du.
Bestalde, dendetako solasaldiek ere garrantzi handia dute oraindik nonbait.
Baina ez pentsa denda tradizionalak ondo dabiltzanik.
Bistan da azkenaldi honetan txiki asko ateak ixten ari dela.